
Ongi etorri Sakana-ra !
Natura eta kultura bat diren bailara
Argazkia: Amaia Fuste
AIZTI Ingurumen Zerbitzuak
Ingurumen Hezkuntza eskaintza zabala dauka, Sakanako ingurumena eta kultura-baliabideak ezagutu eta gozatu ditzazun.
Taldeentzako Ekintzak
Ekintza guztien oinarrian
Ingurumen Zientzialaria eta hezitzailea
Material Didaktikoak
Istripu eta Erantzukizun zibileko aseguruak
Ekintzen argazkiak
1
AIZTI Clue escaperoom
-
Bakaikuko beheko basoan
-
Escape-room formatudun jolasa
-
Denbora muga: ordubete
-
8 lagun gehienez
-
Haur zein helduentzat
-
AIXE: 8-12 urte bitarte
-
TREBE: 13 urtetik gorakoentzat
-
-
Haurrek heldu baten laguntza eduki beharko dute
Oinarrizko prezioak
(%21 BEZa barne)
AIXE
80€
TREBE
100€
AIZTI Clue 2.0
-Bertsio eramangarria-
Oinarrizko prezioak
(%21 BEZa barne)
AIXE
100€
TREBE
120€
Zertan datza?
Zoologo talde gisa kontratatu zaituztete, herrian dabilen zurrumurru bat argitu dezazuen... zer ikusi ote du Joxeanek?

Argazkia: Amaia Fuste
2
Tailer zientifikoak
-
Adostutako lekuan
-
Zuen ostatuan burutzeko aukera
-
45min - 1ordu 30min
-
4-20 lagun
-
8 urtetik gora
Oinarrizko prezioak
(%21BEZa barne)
Tailerra 60€-tik
*Gorputzerako xaboi-naturala tailerra eta Gaueko soinuak tailerra
72€-tik

Uraren Kalitatea aztertuz
Tailer honetan, uraren kalitatea neurtzeari erreparatuko diogu. Laginketa prozesua, parametroen neurketa eta makroornogabeen presentzia. Zer nolako ura daukagu gure erreketan?
Argazkia: Amaia Fuste

Likenak nolakoak, airearen kalitatea halakoa
Izaki sinbiotiko hauek kutsadura atmosferikoaren bioindikatzaile gisa erabili ditzakegu, ezagutu nahi dituzu?
Argazkia: Amaia Fuste

Aztarnak jarraitu eta fauna ezagutu
Inguruan animalia ugari dabilela jakin badakigu, baina hauek ikustea zaila izaten da. Fauna ikertzeko metodoen artean, animaliek uzten dituzten aztarnak identifikatu eta jasotzea dago. Ikertzaile bihurtu nahi?
Argazkia: Amaia Fuste

Garbiketarako xaboi-naturala
-Barrurako ekintza-
Tailer honen bidez, kimika eta birziklapena batuko ditugu. Etxeko olio erabilia xaboi bihurtuko dugu.
Argazkia: Amaia Fuste

Gorputzerako xaboi-naturala
-Barrurako ekintza-
Tailer honen bidez, kimika eta sendabelarren propietate terapeutikoak batuz, gorputzerako xaboi-naturala prestatuko dugu.
Argazkia: Amaia Fuste

Ekosistemak: basoa
Ekosistema honen elementu nagusiak identifikatu eta haien arteko harremanak ulertzeko, bertan murgiltzeari ekingo diogu.
Argazkia: Amaia Fuste

Ekosistemak: landa-eremua
Giza jatorriko ekosistema honek bere elementu eta harreman propioak dauzka. Ibilbide motz batean, bere funtzionamendua ezagutuko dugu.
Argazkia: Amaia Fuste

Gaueko soinuak
-iluntzean-
Batzuentzat gabon, beste batzuentzat egun on. Animalia gautarren munduan murgilduko gara. Tailer honek 4 aldaera dauzka: hegaztiak, anfibioak, saguzaharrak, sitsak.
Argazkia: Amaia Fuste

Sendabelarrak
Inguruko landareak, urteetan zehar, botika gisa erabili izan dira. Gaur egun ere, hainbat eta hainbat industria farmazeutiko eta kosmetikoan erabiltzen jarraitzen dira. Tailer honetan, horietako batzuk ezagutuko ditugu.
Argazkia: Amaia Fuste
3
Ibilbide Interpretatiboak
-
Adostutako lekuan
-
Zuen ostatuaren inguruan burutzeko aukera
-
2-3 orduko iraupena
-
<8km
-
Gutxienez 2, gehienez 25 lagun
-
Lagun kopuruaren arabera, prezio aldaketak
Oinarrizko prezioak
(%21BEZa barne)
Helduek
Haurrek (<11urte)
20€
15€
4-6 pertsonako taldeentzako prezioa
*Parte-hartzaile kopurua handitu ahala, banakako prezioa murrizten joango da.
*2 pertsona: 35€ pertsonako
*3 pertsona: 25€ pertsonako

AIZTI-k inguru-hurbileko natura eta aniztasuna interpretatzeko espreski diseinatutako ibilaldi gidatuak eskaintzen dizkizu.
Argazkia: Amaia Fuste
Paisaia hori, halaber, bioaniztasunaren erantzule izan daiteke... gurekin etorri nahi al duzu?
Begi aurrean aurkezten zaigun paisaia iraganeko gertakarien (natural zein antropikoen) islada gisa uler daiteke, eta hura interpretatzen ikasten badugu, gure lurraren historia ere ulertuko dugu.
Gure ibilbideak:
Sakanako Hariztiak
Iraupena: 2 ordu 30min
Luzera eta desnibela: 8km eta 200m
Zailtasuna: Erraza
Deskribapena: Bakaikuko beheko basoan murgilduko gara. Haritza espezie nagusia bada ere, pagoak, gaztainondoak, lizarrak, urkiak eta haltzak ere ikusiko ditugu. Lurzoru azidora egokitutako landaredia aztertuko dugu ere, eta nola gizakia horretaz probestu izan den bizirauteko. Tartean, basoko animalien aztarnak identifikatzen ikasiko dugu.




Argazkia: Amaia Fuste




Argazkia: Amaia Fuste
Pagadian gora Urbasara
Iraupena: 3 ordu 30min
Luzera eta desnibela: 5km eta 400m
Zailtasuna: Ertaina
Deskribapena: Bakaikutik Urbasaruntz joko dugu. Gorantz goazen heinean, landa lur, larre eta belardiek pagadiari leku eginen diote. Gora iritsi eta basotik aterako gara Sakanako ikuspegi ederraz gozatzeko. Tartean, bailarako lur erabilerak, pagadiko fauna eta flora, eta Sakana eta Urbasako jatorri geologikoaz arituko gara.
Haritz Zaharren Ibilbidea
Iraupena: 2 ordu 30min
Luzera eta desnibela: 5km eta 110m
Zailtasuna: Erraza
Deskribapena: Etxarri-Aranatzeko kanpinetik abiatuko gara SL-NA137 ibilbidea hartzeko. Natura 2000 sareko parte den Aralar Mendilerroa KBE-an barneratuko gara. Harizti azidofiloaren landarediari buruz ikasiko dugu, baita baso honetan bizi diren animaliei buruz ere. Bertako biztanle zaharrenei buruz ere hitz egingo dugu: adina, bizi-zikloa, haiei lotutako biodibertsitatea.


Argazkia: Amaia Fuste



Argazkia: Amaia Fuste
Andoingo Tobak eta ur-jauziak
Iraupena: 2 ordu 30min
Luzera eta desnibela: 3km eta 120m
Zailtasuna: Erraza
Deskribapena: Andoin (Araba) herritik abiatuz, Entzia mendizerraruntz (Natura 2000 sareko KBE dena) joko dugu Toberiako ur-jauzietara iristeko. Geologia, fauna eta flora uztartuz, eremu honen edertasunaz eta garrantzia ekologikoaz jabetuko gara.
Aralar Natur Parkea
Iraupena: 3 ordu
Luzera eta desnibela: 6,5km eta 155m
Zailtasuna: Erraza-ertaina
Deskribapena: Lizarrustiko (Gipuzkoa) Parketxetik iparralderuntz abiatuko gara Naturgune babestu honetan zehar. Geologia, hidrologia, fauna eta flora espezie mehatxatuak eta gizakiaren historia landuko ditugu.




Argazkia: Amaia Fuste
Ibilbideren bat buruan daukazu, eta interpretazioarekin laguntza behar duzu? Jarri harremanetan! ;)
-
Azalduiguzu zure ideia
-
Zehaztutako data eta orduan, hasiera-puntuan elkartu eta ibilbidea elkarrekin egin dezakegu :)
-
Naturgune Babestu bat (Adib: Urbasa-Andia Parke Naturala) bisitatzeko asmoa baduzu, legedi eta araudiari buruz aholkatu ahal zaitugu.
