top of page
20180701_132627.jpg

Ikastetxeentzako Ingurumen Hezkuntza Eskaintza

LH, DBH eta Batxilergoa

Maiz, urrutira jotzen dugu ingurumenarekin lotutako ekintzak burutzeko, horrek dakarren guztiarekin: galtzen den denbora, ordutegi aldaketak, garraioa alokatzea, kutsadura...

Argazkia: Amaia Fuste

AIZTI-k beste ikuspuntu baten berri eman nahi dizu. Zergatik urrutira joan, ikastetxea naturaz inguratuta dagoenean?
Horrela bada, AIZTI da zuengana hurbildu eta baliabide natural horiek modu holistiko batean ezagutzen lagunduko zaituena.

ABANTAILAK:

  • Ikasgela hormetatik at zabaltzea.

  • Gurekin landutakoa, gerora, ikasgai ezberdinetan ere lantzen jarraitu dezakezue. Horretan ere lagundu dezakegu.

  • Inguru hurbilarekiko begirunea lantzea, garaian garaiko berezitasunak probestuz.

  • Zientzian eta landa-lanean trebatzea.

  • Zuen eskarira moldatu gaitezke: gai zehatza jorratzea, eta abar. Galdetu beldurrik gabe.

  • Iraupen mugatua: 45-60min

  • Ikastetxetik ekintza burutuko den tokiraino oinez edo txirrindulaz joan zaitezkete, eta bide batez, kirol pixka bat egin.

  • Garraioa kontratatzeko gastua aurreztea. Kutsadura murriztea.

Ekintza guztien oinarrian 

Ingurumen Zientzialaria eta hezitzailea
Material Didaktikoak
Ekintzen argazkiak

1

Zientzia Tailerrak

  • Ikastetxe inguruan

  • Adostutako tokian

  • Ikastetxe barruan egiteko aukerak ere baditugu

  • 45min - 1ordu 

  • Ikasgelaka

  • Gutxienez10 ikasle, 25 gehienez

  • Talde handiagoak balira moldatuko ginateke ;)

  • Landu beharreko kontzeptuak ikas-mailara egokitzen ditugu.

Prezio orokorrak
(%10 BEZa barne)

Zientzia tailerrak
80€-tik  

DSC00231.JPG

Uraren Kalitatea aztertuz

Tailer honetan, uraren kalitatea neurtzeari erreparatuko diogu. Laginketa prozesua, parametroen neurketa eta makroornogabeen presentzia. Zer nolako ura daukagu gure erreketan?

Argazkia: Amaia Fuste

DSC00430.JPG

Likenak nolakoak, airearen kalitatea halakoa

Izaki sinbiotiko hauek kutsadura atmosferikoaren bioindikatzaile gisa erabili ditzakegu, ezagutu nahi dituzu?

Argazkia: Amaia Fuste

DSC00917.JPG

Aztarnak jarraitu eta fauna ezagutu

Inguruan animalia ugari dabilela jakin badakigu, baina hauek ikustea zaila izaten da. Fauna ikertzeko metodoen artean, animaliek uzten dituzten aztarnak identifikatu eta jasotzea dago. Ikertzaile bihurtu nahi?

Argazkia: Amaia Fuste

.jpg

Garbiketarako xaboi-naturala

-Barrurako ekintza-

Tailer honen bidez, kimika eta birziklapena batuko ditugu. Etxeko olio erabilia xaboi bihurtuko dugu.

Argazkia: Amaia Fuste

DSC01584.JPG

Ekosistemak: basoa

-Ikasgelan bururtzeko aukera-

Ekosistema honen elementu nagusiak identifikatu eta haien arteko harremanak ulertzeko, bertan murgiltzeari ekingo diogu.

Argazkia: Amaia Fuste

.JPG

Ekosistemak: landa-eremua

Giza jatorriko ekosistema honek bere elementu eta harreman propioak dauzka. Ibilbide motz batean, bere funtzionamendua ezagutuko dugu.

Argazkia: Amaia Fuste

.jpg

Hegaztiak

-Ekintza mistoa-

Tailer honetan, hegaztien munduan murgilduko gara. Inguruko espezieak zeintzuk diren jakin eta haien bizi-estrategiak ezagutuko ditugu. 

Argazkia: Amaia Fuste

2

Hitzaldi Tematikoak

  • Lantzen ari zareten gaietara moldatzen gara

  • Teoria praktikara eramaten dugu kasu-praktikoak bistaratuz

  • 30min - 50min

Prezio orokorrak
(%10 BEZa barne)

Hitzaldi orokorra

220€

3

Proiektu zientifikoen gidantza

  • Gustatuko litzaizueke zuen ikastetxean proiektu zientifiko bat aurrera eramatea?

  • Ideiatik abiatuz, proiektua martxan jartzen lagunduko zaituztegu.

  • Astero elkartzeko aukera daukagu zuen proiektuaren jarraipena egiteko.

Prezio orokorrak
(%10 BEZa barne)

Inbertitutako orduen araberakoa

4

Natur-ibilbide interpretatiboak

Nahi duzuena ikastetxetik atera eta Nafarroako eta inguruko beste txoko batzuk ezagutzea bada, zatoz gurekin 2-3 orduko ibilbide interpretatibo bat burutzera! Toki bakoitzaren berezitasunak modu dibertigarrian ezagutuko ditugu:

  • Geologia

  • Landaredia

  • Fauna

  • Kultura

  • Paisaia

  • Eta gehiago...

 

Ikastetxeetara bideratutako ibilbideen eskaintza eta informazioa jasotzeko, harremanetan jar zaitezte :)​

Prezio orokorrak
(%10 BEZa barne)

9,00€ - 15,00€
ikasleko

*Ikasle kopuruaren araberakoa

Zerbitzuak nola kontratatu

AIZTI-ren zerbitzuren bat kontratatzeko asmoa baduzu, interesgarria izango zaizu zerbitzua eskuratzeko pausuak zeintzuk diren jakitea: aurrekontuaren onarpena, ordainketa metodoak, kantzelazio baldintzak, eta abar. Beheko estekan, dokumentua eskura dezakezu.

Registro de Turismo de Navarra

UETAC072

©2022 por AIZTI Ingurumen Zerbitzuak. Creado con Wix.com

bottom of page