
Gure proiektuak
Hauek dira gaur egun garatzen ari garen proiektuetako batzuk, Nafarroako administrazio publikoekin, toki-erakundeekin eta bestelako erakundeekin lankidetzan.
Proiektu bakoitzak gure lan egiteko modua islatzen du: zorroztasun teknikoa, lurraldearen ezagutza eta natura-ondarea zaintzeko konpromisoa.



Lehengoratze ekologikoa
Gaztainaldien berreskurapena Nafarroan
Nafarroako gaztainadi tradizionalak leheneratzeko eta berreskuratzeko lanetan ari gara, gaur egun martxan dauden bi proiekturen bidez:
-
Arakilgo gaztainadiak leheneratzeko proiektua (2024–2025).
-
Nafarroako gaztainadiak leheneratzeko eta landatzeko programa, CEDERNA-GARALUR erakundearekin sinatutako hitzarmenaren eta Caja Rural de Navarraren Gizarte Ekintzaren babesarekin (2025–2035).
Proiektu hauen helburua Nafarroako baso-ekosistema adierazgarrienetako bat berreskuratzea da, tokiko biodibertsitatea indartuz eta balio ekologiko, historiko eta kultural handiko natura-ondarea etorkizunerako zainduz.
Landa- eta ingurumen-dinamizazioa
Dinamizazio-programak Plazaola-Mendialdean
Plazaola-Mendialdeko Nafarroa Ezagutu Sareko guneetan, landa- eta ingurumen-dinamizazioko programak diseinatu, koordinatu eta garatzen ditugu. Programak 2025eko eta 2026ko udako denboraldietan gauzatzen ari dira.
Ekimen hauen helburua Plazaola-Mendialdeko natura- eta kultura-ondarea balioan jartzea da, lurraldearen erabilera arduratsua sustatuz eta bertako biztanleen zein bisitarien ingurumenarekiko ezagutza eta sentsibilizazioa indartuz.








Ingurumen-aholkularitza teknikoa
Auzo - Konpostajearen plangintza eta kudeaketa
Auzo konpostajearen bidez, biohondakinen kudeaketa planifikatzeko eta ezartzeko laguntza teknikoa eskaintzen dugu, baita sistemaren ondorengo jarraipen teknikoa ere, Nafarroan eta beste autonomia-erkidego batzuetan.
Zerbitzu honen bidez, administrazio publikoei, toki-erakundeei eta herriei laguntzen diegu materia organikoaren kudeaketa jasangarrirako sistemak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen, indarrean dagoen araudia eta lurralde bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizazioa
Ingurumen Hezkuntza Kanpaldiak
2025az geroztik, Etxarriko Kanpinean ingurumen-hezkuntzako kanpaldiak antolatzen ditugu ikastetxeetako haur eta gazteentzat. Naturarekin zuzeneko harremana sustatzen duten jarduerak eta ingurunea ezagutzeko esperientzia praktikoak uztartzen ditugu, ingurumenarekiko errespetua eta sentsibilizazioa bultzatuz.
Ingurumen-hezkuntzaeta ondarearen interpretaziorako jarduerak
Ikastetxe, talde eta erakundeentzako ingurumen-hezkuntzako eta natura- zein kultura-ondarearen interpretazioko jarduerak diseinatu eta garatzen ditugu.
Jarduera hauen helburua lurraldea modu parte-hartzaile eta esperientzialean ezagutaraztea da, ingurumenaren balioa eta tokiko natura- eta kultura-ondarearen garrantzia hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiz.





