top of page
Hongo en el bosque

Ingurumen-aholkularitza profesionala 

Nafarroan eta Euskal Herrian ingurumen-inbentarioak, ekosistemen leheneratzea eta ingurumen-hezkuntza proiektuak burutzen ditugu, oinarri tekniko eta zientifiko sendoarekin.

Ingurumenari buruzko informazioa erabaki arduratsu bihurtzen dugu. Enpresei, toki-erakundeei eta administrazio publikoei laguntzen diegu ingurumen-proiektuak planifikatzen, gauzatzen eta monitorizatzen, ikuspegi tekniko zorrotzarekin eta natura-ondarea zaintzeko konpromiso irmoarekin.

Esperientzia teknikoa ingurumenaren zerbitzura

AIZTIn ingurumen-kudeaketan espezializatutako profesional-taldea gara. Esperientzia handia dugu flora eta fauna inbentarioetan, leheneratze ekologikoko proiektuen diseinuan eta gauzatzean, baita enpresentzako, hezkuntza-zentroentzako eta erakunde publikoentzako ingurumen-hezkuntzako programetan ere.

Indarrean dagoen araudi teknikoari jarraituz lan egiten dugu, ingurumenaren kudeaketa eraginkorra eta erabakiak hartzeko informazio fidagarria eskainiz.

Radiotelemetría.jpg

Gure zerbitzuak

AIZTIn ingurumen-zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkiegu administrazio publikoei, toki-entitateei eta jasangarritasunarekin konprometitutako erakundeei.

Ingurumen-hezkuntzako programak, materia organikoaren kudeaketa, ekosistemen kontserbazioa eta baso-leheneratzea garatzen ditugu, lurralde bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbide teknikoak eskainiz.

Nafarroako eta Euskal Herriko errealitatea sakon ezagutzeak aukera ematen digu hurbiltasuna, profesionaltasuna eta zorroztasun teknikoa uztartzeko, ingurumenaren hobekuntzan lagunduz.

Gaztainondoa.jpg

Lehengoratze ekologikoko proiektuak

Leheneratze ekologikoko planak diseinatu eta gauzatzen ditugu, bertako espezieekin egindako basoberritze-lanak eta degradatutako eremuen berreskurapena barne.

Jarraipen teknikoaren bidez, epe labur eta luzeko emaitza neurgarriak bermatzen ditugu.

DSC00917.JPG

Natura-inbentarioak

Flora, fauna eta baliabide naturalen inbentarioak egiten ditugu metodologia zientifiko zorrotzak erabiliz.

Lortutako informazioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioetarako, kudeaketa-planetarako eta ingurumen-azterketetarako oinarri fidagarria eskaintzen du.

Konpost2.jpg

Auzo-konpostajearen laguntza teknikoa

Konpostaje komunitarioaren bidez materia organikoaren kudeaketa planifikatzeko eta ondorengo jarraipen teknikoa egiteko aholkularitza eskaintzen dugu Nafarroan eta beste autonomia-erkidego batzuetan.

WhatsApp Image 2023-08-18 at 08.42.09 (1).jpeg

Ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazioa

Enpresentzat, ikastetxeentzat eta herritarrentzat ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazio programak garatzen ditugu.

Tailerrak, natura-ibilbide interpretatibo gidatuak eta material didaktikoa erabiliz, ingurune naturala ezagutzea eta zaintzea sustatzen dugu.

Gure proiektuak

1

Gaztainadien berreskurapena Nafarroan

Nafarroan fruiturako gaztainadiak leheneratzeko eta landatzeko proiektuetarako memoria teknikoen idazketa eta obra-zuzendaritza.

  • Gaztainaldiak berreskuratzeko proiektua Arakilen 2024-2025

  • CEDERNA-GARALUR lankidetza 2025-2035

2

Plazaola-Mendialdeko dinamizazio-programak

Plazaola-Mendialdeko Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan landa- eta ingurumen-dinamizazioko programen diseinua, koordinazioa eta garapena:

  • 2025eko uda

  • 2026eko uda

3

Auzo-konpostajearen plangintza eta kudeaketa

Konpostaje komunitarioaren bidez materia organikoaren kudeaketa planifikatzeko eta ondorengo jarraipen teknikoa egiteko zerbitzua, Nafarroan eta beste autonomia-erkidego batzuetan.

4

Ingurumen-hezkuntzako kanpaldiak

2025etik, ikastetxeetara zuzendutako ingurumen-hezkuntzako kanpaldiak antolatzen ditugu Etxarriko Kanpinean.

5

Ingurumen hezkuntza jarduerak

Ikastetxeentzat eta taldeentzat ingurumen-hezkuntzako eta natura- zein kultura-ondarearen interpretazioko jarduerak eskaintzen ditugu.

Registro de Turismo de Navarra

UETAC072

©2022 por AIZTI Ingurumen Zerbitzuak. Creado con Wix.com

bottom of page