top of page
Haritza_edited.jpg

Zerbitzuak

Behar duzunerako

Argazkia: Amaia Fuste

Ingurumen Hezkuntza

"Zaindu maite duzun hori". Eta zerbait maitatu ahal izateko, hura ezagutu beharko dugu. 

Ingurumen Hezkuntzak ezagutze prozesu horretan lagunduko gaitu,  natura sistema bezala ulertuz, eta horren parte diren elementu bakoitzaren papera eta garrantzia azalduz: mikroorganismoak, makroornogabeak, algak, onddoak, ugaztunak, hegaztiak, landareak eta abar.

AIZTIren Ingurumen Hezkuntza ekintzak publiko orori zuzenduta daude, talde bakoitzaren ezaugarrietara moldatu daitezkeelarik. Baina guzti guztietan, ekintza naturan burutzea lehenetsiko da, ez baitago natura bera baino ikasgela hoberik.

Natur-ibilbide interpretatiboak

Geroz eta gehiago zarete gure ingurura, Sakanara, hurbiltzen zaretenak, bai jai-giroan murgiltzeko, bai kalitatezko jaki eta produktuez gozatzeko, naturan kirola egiteko edota landa-etxeetan deskantsatzeko. Behin etorrita, gure ingurumenaz zertxobait ikasi nahi al duzue? 

 

Natur ibilbide baten bidez, paisaiaz gozatzeaz gain, hura interpretatzen ikasiko duzue: geologia, klima, landaredia, fauna, kultura...

 

Leku bateko edertasuna bertako baten ikuspuntutik ezagutu nahi baduzu, zalantzarik ez izan, eta harremanetan jar zaitez ;)

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez burutu daitezke.

Lan-teknikoak eta aholkularitza

Erakunde orori zuzendutako lan-teknikoak eta aholkularitza lanak burutzen ditugu: 

  • Natur-inbentarioak eta kartografia

  • Espezieen jarraipena

  • Biodibertsitatearen kontserbazioa

  • Lehengoratze proiektuak

  • Ingurumen Hezkuntza proiektuak

Saiak
Pinudia
Konpost2
Txertaketak
Gaztainondoa
Konpost
adina

Harremanetan jarri

Helbidea

Bakaiku (Nafarroa) 31810

Kontaktua

Jarrai gaitzazu!

Arreta orduak

Asl - Ost

9:00 am – 4:00 pm

Larunbata

10:00 am – 12:00 pm

Igandea

 – 

  • Facebook
  • Instagram
bottom of page